Andereren bloga

May 26, 2006

311. GELA

Filed under: EUSKERA

Hilabete askotan, Hegoafrikako udal ospitale bateko 311. gelako madarikazioan sinetsi izan dute bertakoek. Goizero zaintza intentsiboetarako gela horretan hilotz bat aurkitzen zuten ostiraletan, hutsik egin gabe. Egia da paziente guztiek tratamendu larriak jasan zituztela, baina ez zeuden hiltzeko arriskuan. Mediku-taldea, harrituta, airearen kutsadura bakteriologikoa izan ote zitekeen pentsatzen hasi zen. Biktima ugarien familiek eskatuta, agintariek ikerketa bat eskatu zuten.
311. gelan, bitartean, ostiralero hilotz bat aurkitzen jarraitu zuten, eta azkenean, erizain edo mediku ero baten ekintza ote zen susmatzen hasi zirenez, gelan ezkutaleku bat prestatzea otu zitzaien, zer gertatzen zen ikusteko…

Erizain bat eskaini zen ezkutalekuan izkutatzeko eta han gau osoa iraunteko, ikusteko zer gertatzen zen gela madarikatu horretan. Goizaldeko bostetan ia lo zegoenean atea ireki zen, gizon bat sartu zen txano bat buruan jantzita, gizon handia eta lodia zen, erizaina konturatu zen bere nagusia zela.Gizona gaixoaren oera joan zen eta txerto bat eman zion eta bereala joan zen.Erizaina beldurtuta bere etxera joan zen. Hurrengo egunean dena kontatu zion bera kideei baina hauek ez zuten zinetzi . Hurrengo astean denak izkutatu ziren eta azkenik polizsiari deitu eta nagusiari atzilotu zuten. Baina gela horretan ostiralero aurkitzen zuten norbait hilda, ospitaleko norbait.

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://andere.blogsome.com/2006/05/26/311-gela/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve