Andereren bloga

March 30, 2006

UDABERRIA

Filed under: EUSKERA

Niri gehien gustatzen zaidan garaia uda da, baina udaberria ere bai. Eguraldi ona hasten da eta honekin batera beroa. Jendea alaiago dago eta kalean dago ia beti,hau asko nabaritzen da zeren eta neguan jendea bere etxeetan dago eta garai honetan ez. Udaberrian klasera etortzen naiz eta eguraldi ona badago nire lagunekin irteten naiz kalera, garai honetan oso ondo gaudelako.

March 10, 2006

EMAKUMEAREN EGUNA

Filed under: EUSKERA

Gaur emakumearen eguna da, baina niretzat egun guztiak dira emakumearentzat. Ondo iruditzen zait ospakizun hau, munduan zehar ospatzen dena, zeren eta egun honekin erakusten da zenbat lan egiten duten eta zenbat arazo dauzkaten emakumeak. Jendeak egun honetan zenbait promesa egiten ditu emakumearen papera mundu osoan hobetzeko, baina hau ez da betetzen, egungo emakumearen papera ez da hain erraza.

Poema hauek zaharrak dira eta esaten dutena ez zait bat ere gustatu. Gaur egun emakumeek etxean lan asko egiten dute, gero kanpoan eta aisialdirako denbora ere badute.

March 3, 2006

INAUTERIAK

Filed under: EUSKERA

Ni bakera mozorratu nintzen. Oso polito joan ginen eta taldeko kide guztiak mozorratu ginen. Buruan behi larruko itxurako txano bat eta berogarriak ere bageneuzkan txanoaren antzekoa.Tirantedun niki zuri bat generaman eta gainetik alkondara beltz bat. Hauekin batera zihoan gona bat generaman.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve